XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horixe da jenio txarra daukana gizon honek! esan zuen Pippik.

- Burlarik ez diot behintzat egin horrela jartzeko.

Txirrina jo zuen berriro eta segundu gutxi barru farmazilariaren aurpegia azaldu zen.

Odola baino gorriago zeukan aurpegia.

- Saltxitxa pisu samarra izango da, ez? galdetu zion Pippik oso aurpegi alaia jarriz.

Farmazilariak ez zion erantzun.

Kolpe bat emanez leihatila itxi zuen.

Pippik bizkarra jaso zuen.

- Zer egingo dugu, ba? murmurikatu zuen.

- Saltxitxak janez proba egingo dut, eta kalte egiten badit, berarentzat okerrago.

- Errudun sentituko da.

Eseri zen lasai-lasai lurrean, farmaziaren aurrean, eta botika ontziak ilaran jarri zituen.

- Handiek ez dakite gauzak behar bezala egiten! esan zuen.

- Begira... zortzi ontzitan dauzkat sendagaiak, eta erdi hutsik dagoen honetan kabitzen dira denak.

- Eskerrak nik buruarekin pentsatzen dudan.

Hori esan ondoren, ontziei tapa kendu eta erdi hutsik zegoenera bota zituen sendagai guztiak.